2014-06-05

Ateak zabalik "8 euskal baserri"etan


Baserri bakoitzean LABELeko produktu sorta zozketatuko dugu izena emandakoen artean
 
"8 euskal baserri"  izenburu erakargarriarekin datorkizu, ENBA nekazal sindikatuak Uztailaren 3rako sustatu duen "Ateak zabalik" Ihardunaldia
8 baserri esatean, 8 familitaz ari gara eta hauexek dira gipuzkoako hiritargoari heuren ustialekutako ateak zabaltzen dituztenak, euskal gizarteak egungo nekazaritzaren egoera hobeto ezagutu dezan.

Ateak Zabalik ihardunaldia ONGI ETORRI BASERRIRA! izeneko programa zabalago batean txertatzen da, hain zuzen ere, bi helburu garbiak dituena: lehen lehenik, Euskadiko hiritar eta baserritarren arteko harremana estutzea eta bigarrenik, baserritarren ogibidea goratzea, kalitatezko produktuak sortzeaz gain, ingurumena eta paisaia zaintzen duten neurrian.

Baserriak ezagutu nahi duen edonork (familiak, taldeak, helduak nahiz haurrak,...) aurrez izena eman beharko du eta nahi izanez gero, ezagutu nahi duen baserria zehaztu eta bestela, antolatzaileak iradokituko dio zein baserritara zuzendu. Bisita bakoitzean, produktu dastaketa edota beste ekintza osagarriren bat izango da.

 ONGI ETORRI BASERRIRA! ateak zabalikeko ekimena DOHAIN da eta goizez ospatuko da, goizeko 11,00tatik eguerdiko 13,00tara (gutxigorabehera).
Izena eman nahi duenak bai telefonoz (943.650123) bai posta elektonikoaz (ongietorribaserrira@gmail.com) egin dezake. Izena emateko azken eguna Ekainak 28 izango da.

Informazio gehiago:  BLOG  eta FACEBOOK 
Hauxek dira heuren ateak zabaltzen dituzten 8 euskal baserriak:



ESNE BEHIAK – ARTOA


- LASTAOLA baserria. Irun. Ekoizten duen esnea KAIKU kooperatibara saltzen du eta artoa ere ereiten du.  


ARRAULTZAK



- PELU ZAHAR baserria. Oiartzun. Arraultza ekologikoak, ardiak eta nekazalturismoa 






HARAGITARAKO BEHIAK



- ODRIA baserria. Azpeitia. Limusin arrazarekin jarduten da eta ekoizten duen okela URKAIKO kooperatibara saltzen badu ere, bizitarako ganadua ere saltzen du. 



BARATZA



- ALBERRO Barazkiak. Astigarraga. Aire libreko baratza eta negutegian ere. Kalitatea Fundazioko markapean saltzen du ekoizpena hainbat denda eta supermerkatuetan.


ARDIAK – GAZTA





- GOMIZTEGI baserria. Arantzazu. Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gazta egiten du baina, aldi berean, beste gazta mota batzu egiten ere hasiak dira. 





MAHATSA – TXAKOLINA



- GAINTZA txakolindegia.Getaria. Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapeneko txakolina egiten du 




TXERRIA



- URKI baserria.Beizama. Aire libreko txerriak gizentzen ditu eta gero, BASATXERRI markapean merkaturatzen dira.





SAGARRA-SAGARDOA



- EULA baserria. Urnieta. 11 hektarea sagasti propioak lantzen dituzte eta EULA markako sagardoa egiten dute. Labelaren programan ere sartuak.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina